Turismo Saila
Jaurlaritzak blogariak kontratatuko ditu Euskadi sarean sustatzeko
Erredakzioa
Asmoa zera da, blogariek Euskadiko ekitaldi kulturalak eta beste hainbat zita gomendatzea euren blogetan.
Eusko Jaurlaritzako Turismo Saila Interneten ospe handia duten lauzpabost blogari kontratatzen saiatuko da aurten, Euskadi sarean sustatzeko helburuz, Gasteizko Gobernuak berak baieztatu duenez.
Asmoa zera da, blogariek ekitaldi kulturalak eta beste hainbat zita gomendatzea euren blogetan, Euskadi "mapan jartzeko".
Neurriak harridura ekarri du Internetera, blogari baten ospea bere independentzian baitatza.
Turismo Sailak telebista espezializatu bat ere jarri nahi du martxan sarean, Euskadi sustatzeko.
Bernabe Unda Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak Eusko Jaurlaritzaren turismo estrategia berria aurkeztu du astelehen honetan Eusko Legebiltzarrean.
"Euskadi, goza ezazu" leloa urtarrilean aurkeztu zuten. Hilabete horretan, EAEko hotelen bisitari kopurua %12 hazi da.
Etorkizunera begira, Undaren taldeak diseinatutako estrategiak lau ardatz izango ditu: Gastronomia eta enoturismoa, "touring" delakoak (zenbait egunetako ibilbideak), hiri-ihesaldiak eta bileren turismoa.