Pirinieoetan
Desagertutako bi mendizaleen bilaketa lanak eten dituzte
Iñaki Errea
Iruñea
Elur jausia atzeman dute mendizaleak desagertu ziren tokian eta erreskate taldeek elurrean hainbat oinatz aurkitu dituzte. Bi mendizaleak igandean desagertu ziren, Pirinioetan, Frantzian.
Frantzian desagertutako mendizaleak bilatzeari utzi diote gaurkoz, Radio Euskadik jakinarazi duenez.
80 metroko elur jausia gertatu zen Nafarroako mendizaleak desagertu ziren tokian, erreskate taldeek EITBri azaldu diotenez. Igandean desagertu ziren bi gazteak elur azpian dauden jakiteko makilak erabiltzen hasi dira gaur goizean bertan.
Horrez gain, elurrean hainbat oinatz aurkitu dituzte.
Bi mendizaleak (Armando Nieto Lacunza eta Alfonso Gonzalez Rey) igandean abiatu ziren Pirinioetara, baina gauerdirako ez zirenez itzuli, haien senideek Polizia ohartarazi zuten.
Atzo haien ibilgailua atzeman zuten Lescun herrian (Frantzia), eta orain batik bat inguru hartan oinarritzen ari dira bilaketa.
Anie eta Hiru Errege Mahaia mendietan bilatzen ari dira.
Nafarroako Foruzaingoa, Guardia Zibila eta Frantziako Polizia ari dira bilaketetan parte hartzen.