Berrikuntza
Materia bati esker protesiak 150 urte iraun dezaketela frogatu du
Erredakzioa
Gaur egun, protesiek ez dute 15 urte baino gehiago irauten. Ikerlari donostiar baten arabera, zirkona deituriko elementu horrekin protesiak zahartzea eta materialaren pitzadura ekidin daiteke.
Nere Garmedia Donostiako ikerlari batek argitaratu duen doktorego-tesiak dioenez, materia zehatz batekin gorputz protesiek 150 urte baino gehiago iraun dezakete hautsi barik.
Gaur egun, gorputz protesiek ez dute 10-15 urte baino gehiago irauten eta denbora igaro ahaa aldatzeko ebakuntza errepikatu beharra dago. Prozesu horretan arazoak sortu daitezke gaixoarentzako eta protesiak erabiltzen dituzten pertsona gehienak zaharrak dira gainera.
Garmendiaren tesiaren arabera, protesiak zahartzea eta materialaren pitzadura ekidin daiteke zirkona deituriko zeramikazko elementu batekin, karbonozko nanotuboekin eta zirkona nanopartikulekin, erresistentzia indartuz.
Garmendia industri ingeniaria da, 2003. urtean Nafarroako Unibertsitateko TECNUCen lizentziatua. Gaur egun Inasmet-Tecnalian ari da lanean; bertan egin du tesia eta Frantziako INSA-Lyonekin, Madrilgo Zeramika eta Beira-CSIC Institutuarekin, Donostiako International Physics Centerekin, Bartzelonako Unibertsitatearekin eta Oviedoko CINN-CSICekin kolaborazioak egin ditu.