Toledon
Linea erotikoetan 17.000 euro gastatu zituen apaiza, kalera
Erredakzioa
Kofradiako dirua hartu zuela aitortu zuen publikoki eliztarren aurrean (mezan) 27 urteko parrokoak eta irregulartasun ekonomikoengatik kendu diote kargua.
Noez eta Totanes (Toledo) herrietako erretoreari kargua kendu diote ustez 17.000 euro gastatu dituelako linea erotikoetan, sexu edukiak dituzten web orrietan eta prostituzio-etxeetan. Erabakia Braulio Rodriguez Toledoko artzapezpikuak hartu du, artzapezpikutzako iturriek Eferi jakianarzi diotenez.
27 urteko erretorea urte bat baino gutxiago zeraman bere karguan eta ofizialki irregulartasun ekonomikoengatik kendu diote kargua.
Kargutik kendutako parrokoak eliztarren aurrean aitortu zuen mezan kofradiatik "dirua atera" zuela eta egoera konpontzeko konpromisoa hartu zuen.
Dirua jarduera sexualetan gastatu zuen "zurrumurruak" auzokideen artean bolo-bolo zebiltzala baieztatu du alkateak .
Zuzenbide Kanonikoak zehazten duen diziplinazko prozesua abian jarri du Toledoko Artzapezpikutzak eta, ondorioz, "parrokoak bere apaiz, parrokiako eta hezkuntzako zerbitzua uztea erabaki du".
Toledoko Artzapezpikutzak ez du baztertzen apaiza "xantaia baten biktima" izan ahal izatea.