Oaxacan
Sikario talde batek 13 pertsona erail ditu Mexikon
Erredakzioa
20 gizonezkoen talde batek 8 zibil eta eurak laguntzen saiatu ziren 5 polizia hil ditu. Ezbeharra Oaxaca estatuko Vicente Camalote komunitatean jazo da, Mexiko hegoaldean.
Indarkeria kasu berri batek Mexiko astindu du. 20 gizonezkoen talde batek 13 lagun, zortzi zibil eta bost polizia, tiroz hil ditu Mexiko hegoaldeko Oaxaca estatuko komunitate batean, iturri ofizialek jakinarazi dutenez.
Vicente Camalote komunitateko bi etxeetan azaldu ziren bat-batean erasotzaileak eta zortzi lagun erail zituzten, helduak eta umeak tartean. Laguntzen saiatu ziren bost polizia ere, tiroz hil zituzten.
Gutxienez 20 pertsonez osatutako sikario taldeak zazpi Hummer modeloko kamionetetan ihes egin zuten.
Krimen antolatuak, bereziki droga trafikoak, 17.000 hildako utzi ditu hiru urtean.