Itxi

publirreportajea

Lagundu UNICEF haurren desnutrizioaren aurkako borrokan

Unicef

'Orain ezin gara lokartu' kanpaina abiatu du UNICEFek desnutrizioak eragindako haurren heriotza kopurua jaisteko.

Desnutrizioa munduko 5 urtetik beherako haurren heriotza erdien atzean dago. Argazkia: UNICEF

Desnutrizioa munduko 5 urtetik beherako haurren heriotza erdien atzean dago; izan ere, 8.000 ume hiltzen dira egunero beronen ondorioz. Desnutrizioak haurrengan izan ditzakeen eraginak suntsitzaileak izateaz gain, denboran zehar mantentzen dira, amaierarik ez duen soka modura: osasun, hezkuntza eta bizirauteko mehatxu eta pobrezia-zirkuluaren igorle bilakatzen da. Horrez gain, desnutrizioak pneumonia, elgorria eta beherakoa izateko arriskuak areagotzen ditu, eta haurren immunitate-sistema ahultzen du.

Hala eta guztiz ere, zenbakiek erakusten dutenez, desnutrizioaren ondorioz hiltzen diren 5 urtetik beherako haurren heriotza-tasa zero izatea lor daiteke. UNICEFek aliatuekin batera prebentzio eta tratamenduan egindako lanari esker, txertaketa kanpainei esker eta ur edangarria eskura jartzeari esker, beste hainbat neurriren artean, haurren heriotza-tasa ia erdira murriztu da azken bi hamarkadetan. Iaz 17.000 ume hiltzen ziren egunero saihestu daitezkeen arrazoiengatik, desnutrizioagatik esaterako. Gaur, 1.000 ume gutxiago hiltzen dira egunero; haatik, 16.000 dira egunero hildakoen kopuru larria. UNICEFek gai hori hautatu du aurten ‘Orain ezin gara lokartu’ kanpaina bultzatzeko, desnutrizioagatik egunero hiltzen den umeen kopurua ahalik eta gehien murrizteko asmoz.

Desnutrizioa umeengan hainbat modutara isla daiteke: desnutrizio kronikoak ondorio itzulezinak izan ditzake umeen garapen fisiko eta kognitiboan, eta, horri aurre egiteko, prebentzio lana oinarrizkoa da; desnutrizio larriak, bestalde, berehalako osasun arreta behar du heriotzak ekiditeko; izan ere, desnutrizio larria jasaten duten haurrek egoera osasuntsuan dauden haurrek baino 9 aldiz handiagoa dute heriotza-arriskua; gutxi gorabehera, haur hauen bi heren Asian bizi dira eta ia heren bat Afrikan.

Nola parte hartu?

Erabiltzeko prest dagoen elikagai terapeutikoa (Ready-to-Use Therapeutic Foods, RUTF, ingelesez) da desnutrizio larriaren aurkako irtenbiderik eraginkorrena. Egunero 3 hartzearekin, ume batek pisua erraz irabaz lezake. Mantenugai askoko pasta hau esne-hauts, kakahuete, olio, azukre, makroelikagai eta mikroelikagaiez osaturik dago. Munduan 17 milioi umek dute desnutrizio larria, eta zu bezalako pertsonen laguntzak bizitza eman diezaieke. Oso erraz lagundu daiteke: bidali UNICEF hitza 38028 zenbakira. SMS mezu bakoitzaren 2 euroekin UNICEFek egun bateko tratamendua eman diezaieke 2 umeri. Behin mezua bidalita, berau baieztatzeko beste mezu bat jasoko duzu bueltan, eta BAI esan beharko duzu dohaintza egiteko. Zu bezalako pertsona askori esker, UNICEFek desnutrizioa ekiditeko eta umeak beronen aurka tratatzeko lanean jarraitu ahal izango du. Orain ezin gara lokartu eta bizitzak salbatzen jarraitu behar dugu. Desnutrizioari aurre egiteko tratamendu osoak 6-8 aste bitartean irauten du; hau da, erabiltzeko prest dauden elikagaien 3 sobre egunean erabilita, ume bat sendatu ahalko da, 56 euroren truke.

UNICEFen desnutrizioaren aurkako programak prebentzioa eta tratamendua ditu oinarrian (erabiltzeko prest dauden elikagaien banaketa eta osasun arloko langileei eskainitako heziketa). Prebentzioaren arloan, ‘1.000 egun kritiko’ bezala ezagutzen den tartean egiten da lan handiena, haurra jaio eta bi urte bete arte. Amagandiko edoskitzea bultzatzea, ondo elikatzeko aholkuak zabaltzea, ur eta saneamendu sareak hobetzea eta mikroelikagaiak sustatzea dira programa horien oinarriak.

Haurren desnutrizioaren eta beronen kausa edo ondorien inguruan sortutako ezagutza asko hobetu da: UNICEF Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsak badaki zer eta nola egin. Horregatik, gizarte guztiaren parte hartzea eskatzen du: 38028 zenbakira SMS bitartez UNICEF hitza bidaliz edota borondatezko lankide digital bilakatuz, haurren desnutrizioaren aurka erronka solidarioa sortuta. Bete formularioa, zehaztu zure erronka eta partekatu lagun eta senideekin. Denok bat eginez gero, bizitza gehiago salbatu ahal izango ditugu.