Itxi

Gipuzkoa

Errifle bat zeraman mutil bat atxilotu dute Loiolako Erriberan

Erredakzioa

Gainera, 23 urteko gizonezkoak laban handi bat ere zuen, baina ez du armak edukitzeko baimenik.

Ertzaintzak 23 urteko mutil bat atxilotu zuen atzo Loiolako Erriberan (Gipuzkoa),errifle bat eta labana handi bat zituela, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Gertakizuna atzoko 12:30ean jazo zen. Ordu horretan, aparkatuta zegoen ibilgailu bat susmagarri zela uste izan zuen Ertzaintzaren patruila batek.

Agenteak hara hurbildu ziren, gidaria identifikatu nahian, eta une horretan gizonezkoak ihesaldia hasi zuen.

Zenbait kaletan zehar haren atzetik joan eta gero, agenteek autoa geldiarazi eta gidaria identifikatu zuten.

Ondoren, autoan errifle bat eta labana handi bat zituela eta arma horiek izateko baimenik ez zuela egiaztatu zuten.

Horrenbestez, Ertzaintzak mutikoa atxilotu zuen, legez kanpo armak izatea egotzita.