Final-zortzirenak, joanekoak
Txapeldunen Liga: Interren garaipena eta Sevillak bana berdindu
Erredakzioa
Italiako taldeak 2-1 hartu du Chelsea mendean Giuseppe Meazzan jokatutako partidan eta Sevillak Moskun berdindu du Alvaro Negredoren golarekin.
Sevillak balio handiko berdinketa lortu du Moskuko CSKAri egindako bisitan (1-1) Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko partidan. Lehen zatian aurreratu da Andaluziako taldea, baina bigarrenean anbizioa falta izan zaio.
Ahalegin handiegirik gabe markagailuan aurreratu da Jimenezen taldea Alvaro Negredok 25. minutuan sartutako golari esker. Navas gaztearena izan da pasea, bikaina.
Bigarren zatian galduta ibili da Sevilla eta 65. minutuan Mark Gonzalez Realeko jokalari ohiak banakoa lortu du. Azken minutuetan hobeto aritu du etxeko taldea eta Sevillak asko sufritu du.
Fitxa teknikoa
1 - CSKA Mosku: Akinféev; A. Berezutski, Ignashevich, V. Berezutski, Shennikov; Krasic, Aldonin, Shemberas, Mark Gonzalez; Honda (Mamaev, 83'') eta Necid.
1 - Sevilla: Palop; Stankevicius, Fazio, Escude, Navarro; Adriano (Perotti, 59''), Zokora, Renato (Acosta, 88''), Romaric, Navas; eta Negredo (Kanoute, 76'').
Golak:
0-1,&' || 'nbsp; 25'': Negredo.
1-1, 66'': Mark Gonzalez.
Interren garaipena
Interrek, bestalde, gertuago ditu final-laurdenak Giuseppe Meazzan jokatutako neurketan Chelsea mendean hartu eta gero (2-1).
Diego Militok estreinatu du markagailua partida hasi bezain pronto, 3. minutuan. Drogba izan da Inglaterrako taldean onena, arrisku handiko jokaldiak sortu baititu.
50. minutuan banakoa sartu du Kalouk, baina bost minutu geroago aurrea hartu dute italiarrek berriro ere Cambiassoren golari esker.