Itxi

Garaipena, premiazkoa

Khimki-Caja Laboral (Euroliga): Hil ala biziko partida Errusian

Erredakzioa

Gasteiztarrek bi partida galdu eta bat baino ez dute irabazi Top 16an (ostegunean, 18:00etan).

Caja Laboralek hil ala biziko partida jokatuko du Errusian Khimki taldearen kontra. Euroligan jarraitzeko garaipena beharrezkoa dute, eta hamaika puntu baino gehiagoko aldearekin bada hobe. Partida irabazten ez badu motibaziorik gabe jokatuko ditu Baskoniak Top16ko azken bi jardunaldiak.

Kopako porrotak ajearekin utzi du Gasteizko taldea. Splitterrek, gainera, ez du hurrengo bi edo hiru asteetan jokatuko eta Eliyahu, pubalgiak jota, ez dago %100an.
Gauzak horrela, Barac izango da taldeko pibot bakarra eta Teletovic, Herrmann eta Eliyahu jokalariak lagun izango ditu taulapeko lanetan

Albisteak (1)