Iruzkina
Esperantzarik ez Kuban
Jesus Torquemada
Erredakzioa
Kubako erregimenak bere barnetik eboluzionatuko zuen itxaropenaren amaiera, ideia anti-inperialistei uko egin gabe nolabaiteko zabaltze politikoa egingo zueneko esperantzaren bukaera.
Raul Castro Kubako presidente izendatu eta bi urte betetzean Orlando Zapata presoa hiltzeak, itxaropen baten amaiera dakar. Kubako erregimenak bere barnetik eboluzionatuko zuen itxaropenaren amaiera, ideia anti-inperialistei uko egin gabe nolabaiteko zabaltze politikoa egingo zueneko esperantzaren bukaera.
Bazirudien Raulek, bere anaia Fidelek ezarritako bidetik atera gabe, erreforma txiki horiek egingo zituela, baina igaro dira bi urte eta ez da deus aldatu. Batzuk okerrago daude. Orlando Zapata, 42 urteko igeltseroa, 30 urteko kartzelara zigortua, gose greban hasi zen kartzelan jasandako tratu txarrak salatzeko.
Kubako agintariek inolako errukirik gabe utzi diote hiltzen. Pentsa liteke, Zapataren zigorra ikusita, jende asko hildako psikopata batez ari garela hizketan. Baina ez, Kubako preso politiko gehienek, tartean Zapatak, ez dute sekula bonbarik ipini, ez dute ezer erre, ez dute inoiz inor hil, ezta saiatu ere. Bakean egiten dute protesta, onartzen ez duten erregimen baten kontra. Eta erortzen zaizkien zigorrak terroristei ezarritakoak baino handiagoak dira.
Zapaterekin gertatuak nahastu egingo du Kuba eta Europar Batasunaren arteko harremanen hobetze txikia, eta baita Obamaren asmoa ere, irlara hurbiltzekoa. Castro anaiei bost axola horrek. Aukeratua dute beren bidea eta ez dira hortik aterako.