Itxi

Balantze ekonomikoa

Iberiak 273 milioi galdu zituen 2009an

Erredakzioa

Hamahiru urtetan irabaziak izan ostean, airelineak porrot handia izan du.

Iberiak 273 milioi euro galdu zituen 2009an eta 2008an, aldiz, 32 milioiko irabazia izan zuen. Elkarren segidako hamahiru urtetan emaitza positiboak izan ostean , porrot handia izan du airelineak, horrela adierazi dio enpresak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari.

Diru sarrerak 4.409 milioi eurotakoak izan ziren, 2008an lortutako 5.450 milioiak baino % 19,1 gutxiago, bereziki negozio-bidaiarien eskaeraren beherakadaren ondorioz.

Interesak, zergak, balio-galera, amortizazioa eta alokairuak ordaindu aurreko irabazia % 87,8 jaitsi zen, 61 milioi eurotara arte. 2008an, berriz, 500 milioi eskuratu zituen.

Bestalde, ustiapen kostuak % 11,9 txikitu ziren erregaiaren fakturaren jaitsiera garrantzitsuagatik eta konpainiak aurrezteko martxan jarri zituen ekimenengatik.