Binaka
Urrezko Aizkolariak: Finala erabakita
K.I.
Erredakzioa
Olasagasti/Etxebeste - Larretxea aita semeak izango da.
Binakako Urrezko Aizkolariak lehiaketako finala erabakita dago: Olasagasti/Etxebeste - Larretxea aita semeak izango da.
Olasagastik eta Etxebestek 23''21"ko denbora behar izan zuten finalerdietako lanak amaitzeko. Atutxak eta Rekondok 36 segundo gehiago behar izan zituzten. Larretxea aita-semeek lehia eztua izan zuten Nazabal eta Jauregirekin. Larretxeatarrek 23''19"tan amaitu zuten, aurkariek baino 6 segundu lehenago.
Zilarrezko mailan, Mugerza anaiek eta Saralegi eta Olano leitzarrek lehiatuko dute txapelen borrokan.
Bi finalak datorren larunbatean jokatuko dira, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan.