Itxi

Ostiralean 00:35ean

Mendoza eta Mitchellen arteko borroka dakar "Boxeo Izarrak" saioak

A.A.

EITB

Londresko Wembley Arenan jokatu zen norgehigoka pasa den otsailaren 13an.

Pedro Mari Goikoetxeak gidatzen duen "Boxeo Izarrak" saioak Natxo Mendoza gasteiztarrak Kevin Mitchell ingelesaren aurka jokatutako borroka eskainiko du aste honetan. Iragan otsailaren 13an Londresko Wembley Arenan jokatutako lehian pisu arinetako titulua jarri zuten jokoan. Mitchellek, 25 urte besterik ez dituela, etorkizun oparoa duela erakutsi du, orain arteko 30 borrokak irabazita. Mendozak, bere aldetik, 27 garaipen eskuratu ditu, bost porrot eta bi baliogabetu dizkiote.

Boxeoa atsegin duten ikus-entzuleek gozatu ederra hartuko dute ondorengo beste lau borrokaldiekin: pisu erdi astunen mailako Europako Txapelketaren baitan Nathan Cleverly galestarraren eta Antonio Brancalian italiarraren artekoa izango da ikusgai lehendabizi eta ondoren, Danny Garcia-Enrique Colin, Jack Culcay-Sidorovicius eta Cornelius Lock-Orlando Cruz.

"Boxeo Izarrak" saioa 00:35ean emango da ETB-1en. Ohi denez, Pedro Mari Goikoetxeak Manu Maritxalar izango du lagun.