Emakumeen aurkako indarkeria
Adingabe batek bere aitak ama balkoitik behera botatzea ekidin du
Erredakzioa
Villarcayoko bere etxera heltzerakoan, emaztea iraindu eta jo zuen 32 urteko erasotzailea geldiarazi du 15 urteko mutilak. Senar-emazteen beste hiru seme-alabek erasoa ikusi zuten.
15 urteko adingabe batek bere aitak ama etxeko balkoitik behera botatzea galarazi du. Ezbeharra Burgoseko Villacayo udalerrian jazo da.
Goardia Zibilak 32 urteko gizonezko bat atxilotu du etxe barrutiko ohiko tratu txarrak leporatuta.
Burgoseko Gobernuko Ordezkaritzak gaur jakitera eman duenez, gizonezkoa mozkor iritsi zen etxera, bere emaztea iraindu eta jo zuen eta jarraian, balkoitik behera botatzen saiatu zen.
Bikotearen semeak erasoa ekiditzea lortu du. Une horretan, senar-emazteen beste hiru seme-alaba ere etxean zeuden.