Itxi

ETA

ETAko ustezko bi kide entregatuko dizkio Portugalek Espainiari

Erredakzioa

Auzitegi Nazionalaren eskaerari erantzunez, Garikoitz Garcia eta Iratxe Yañez Espainian epaituko dituzte.

Garikoitz Garcia Arrieta eta Iratxe Yañez Ortiz de Barron ustezko ETAko kideak Espainiara estraditatuak izateko eskaera onartu du Portugalgo justiziak. Joan den urtarrilaren 9an atxilotu zituzten Portugalgo mugan Espainiako poliziaren kontrol batetik ihes egin eta gero.

Auzitegi Nazionalaren eskaerari erantzunez, ETAko ustezko bi kideak Espainian epaituko dituzte.

Ustezko bi etakideen abokatuak aukera du Auzitegi Gorenean errekurtsoa jartzeko. Portugalgo Fiskaltzak Espainian epaituak izateko eskatu du; izan ere, Portugalek poliziari aurre egitea, faltsifikazioa eta ibilgailua lapurtzea egotzi die, eta Espainian ustezko ETAko kideak izateagatik epaituko dituzte.

Albisteak (1)