Itxi

Izendapena

Ricardo Blazquez Valladolideko artzapezpikua izango da

Radio Euskadi

Erredakzioa

Ofizialki datozen egunetan izendatuko dute, baina horrek ez du esan nahi Mario Izeta Bilboko apezpiku laguntzaileak Bizkaiko Elizbarrutian ordezkatuko duenik.

Ricardo Blazquez Valladolideko artzapezpiku berria izango da. Radio Euskadiren arabera, ofizialki datozen egunetan izendatuko dute, baina horrek ez du esan nahi Mario Izeta Bilboko apezpiku laguntzaileak Bizkaiko Elizbarrutian ordezkatuk duenik.

Antonio Maria Rouco Varela Gotzain-batzarreko presidentearekin lotura gutxiago duten pertsona bat aukeratu nahi du Vatikanoak Bilboko gotzain izateko, batez ere Ignacio Munilla Donostiako prelatu izendatu ostean.

Horrela, Ricardo Blazquez monsinorea, Bilboko egungo gotzaina, Valladolideko artzapezpikua izango da. Braulio Rodriguez monsinoreak kargua utzi eta bederatzi hilabete geroago heldu da izendapena.

Ibilbidea

Blazquez Villanueva del Campillon (Avila) jaio zen 1942ko apirilaren 13an. Vilako Apaiztegian Batxilergoa ikasi zuen monsinoreak. Bertan izan zen 1955etik 1960ra.

Rouco Varela Compostelako artzapezpikuaren apezpiku laguntzaile izendatu zuen Joan Paulo Aita Santuak 1988an. 1992an Palentziara heldu zen gotzain gisa, Nicolas Castellanos ordezkatzeko. Castellanosek Boliviara misiolari joatea erabaki zuen eta karguari uko egin zion.

1995ean Bilboko gotzain izendatu zuten, Luis Maria Larreak erretiroa hartu eta 1993an kargua utzi ostean.

Era berean, 2005ean Gotzain-batzarreko presidente hautatu zuten. Hiru urte eman zituen zeregin horretan.