Ekonomia Iraunkorraren Legea
PSOEk PPrekin amaituko du gaur babesak biltzeko bilera-sorta
Erredakzioa
Bestalde, Espainiako Gobernuak hurrengo astean hasiko ditu binakako bilerak, Estatu ituna adosten saiatzeko. Atzo lehen hartu-emana izan zuen alderdiekin.
Espainiako Gobernuak hurrengo astean emango die hasiera alderdiekin egingo dituen binakako bilerei, krisiaren aurkako Estatu ituna adosten saiatzeko helburuz.
Aldeak atzo batzartu ziren lehen aldiz, baina hiru orduren ostean jarrerak ez ziren hurbildu.
Gobernua baikor agertu da negoziazioen nondik norakoekin, baina PPk zalantzak agertu ditu. Izan ere, hitz egiten saiatzeko prest badago ere, Exekutiboak atzoko deialdia nola egin zuen kritikatu du.
Bileraren ostean, alderdiek negoziaketekin jarraitzeko asmoa agertu zuten, baina Gobernuak proposamen zehatzak mahaigaineratu ez izana deitoratu zuten.
Atzitik, Elena Salgado Ekonomia ministroak segurutzat jo zuen Estatu ituna adostuko dutela, eta hori lortzeko helburuz beharrezkoa bada, Jose Luis Rodriguez Zapatero gobernuburua Mariano Rajoyrekin batzartuko dela aurreratu zuen.
Baina haren baikortasunak talka egin zuen PPren ezkortasunarekin. Hori horrela, Cristobal Montoro PPren ekonomia bozeramaileak esan zuen bilera "ideia lehiaketa" izan dela eta Gobernua "noraezean" dagoela.
Gainerako alderdiek ere zalantzak agertu zituzten negoziazioen etorkizunaren inguruan.
Bilera-sorta: Gaur, PP
Bestalde, Jose Antonio Pastor PSOEk Kongresuan duen bozeramailea Soraya Saenz de Santamaria PPko eledunarekin batzartuko da gaur, joan den hastean hasitako bilera-sortari amaiera emateko.
Gobernuak proposatuko dituen Ekonomia Iraunkorraren Legearentzat eta herstura planarentzat babesak biltzea da bileron helburua.