Spannabis, kalamuaren azoka
Bakoitzak bere kanabisa hazita amaituko litzateke droga trafikoa?
Erredakzioa
Fira de Cornellan gaur hasiko da kalamuaren azoka eta antolatzaileen arabera, kalamua ekoizteak eta kontsumoaren normalizazioak legez kanpoko droga trafikorekin amaitu eta zergak sortuko lituzke.
Kalamua ekoizteak 150 milioi euro droga trafikora joatea saihestuko luke, Fira de Cornellan hasten den Spannabis kalamuaren azokaren antolatzaileen arabera.
Carlos Yebres Spannabis azokaren zuzendarikidearen arabera, "leku eta elkarte berezituetan kalamuaren ekoizpenaren eta kontsumoaren normalizazioak legez kanpoko droga trafikoarekin amaituko luke eta Estatuko diru-kutxek jasoko zituzten zergak sortuko lituzke".
Kalamuaren azokaren helburua gizarteari eta Gobernuari kalamuaren ekoizpenaren eta kontsumoaren normalizazioaren onurak helaraztea dela adierazi dute Spannabisen antolatzaileek.
Kalamua ekoizteko hasiak erosi eta landarea hazteko eta zaintzeko beharrezko tresnak behar dira. Tresna horiek saltzen dituzten dendak "Grow Shop" deitzen dira. Mota honetako lehenengo denda Madrilen zabaldu zuten 1996 urtean eta dagoeneko 500 saltoki baino gehiago daude Espainian.
Produktu hauek saltzen dituzten banatzaile eta ekoizleen arabera, mota honetako produktuek 50 milioi euroko irabaziak sortzen dituzte eta gaur egun 1.500 lanpostu sortzen ditu.
Kalamuaren azoka otsailaren 28an amaituko da, bertan 200 erakusketari egongo dira eta 20.000 lagun bertatik pasatzea espero da.