Itxi

Makroargazkilaritza lehiaketa

Eguraldiblogeko Makroargazkilaritza irabazlea: Javier Bahillo

Kaitin Allende

Eguraldiblogeko erabiltzaileen azken erronka izan da makro sistema erabiliz argazkiak egin eta onenarentzat saria ematea, azkenean, epaimahaiak "antenas" lana aukeratu du.

Otsaila hasieran hasi zen Eguraldiblog-eko Makroargazkilaritza lehiaketa eta pasa den igandean amaitu zen parte hartzeko aukera. Epaimahaiak bat egin ondoren, bozka gehien jaso dituen irudiak gaur eman du jakitera: Javier Bahillok irabazi du "Antenas" lanarekin.

Oraingo lehiaketa honetan parte hartzerik izan ez baduzu baina hurrengo batean bat egin nahi izango bazenu, edota Makroargazkilaritza zern den jakin nahi baduzu: Makroargazkilaritza zen den aipatuko dugu labur: Wikipediak horrela dio: "orokorrean, film edo sentsore elektronikoaren tamainakoa edota txikiagoa denean esaten da. Hartu nahi dugun objektu edo animalia oso distantzia txikian ondo enfokatzeko objektibo edo makro lenteak moduan ezagutzen dira magnifikazio hauek, orokorrean 1:1ekoak (edo tamaina naturalekoak) aparteko ekipamenduren beharrik izan gabe. Edozein makro objektiboa 0,5eko gutxienezko handitze faktorearekin hartu nahi dugun objektu horren tamainaren % 50a enfokatzeko modukoa izan behar du. Intsektu, lora eta abarrei oso gertutik argazkiak egiteko oso egokiak dira. "

Epaimahaiak, gaur, ostirala, hilak 26, eman du jakitera irabazlearen izena eta jada, Eguraldiblog-eko lehiaketa honetan parte hartu duten guztien lanak ikusgai dituzue gure webgunean. .


EITBko Eguraldiblog-eko erabiltzaile ezaguna da oso Javier Bahillo, makroargazkilaritza lehiaketako oparia honako hau: Pello Zalaren "El tiempo. La información meteorológica al alcance de todos" liburua, EiTB.com-en logoa daraman camiseta eta gainera, baita Eusko Jaurlaritzako Barne Sailarekin batera landutako Aldaketa Klimatikoaren inguruko multimedia pack-a ere. Zorionak Bahillo!