Teknologia
Historiako bideo-joko garestienen zerrenda ezagutu dugu
Luzia Zugadi
Erredakzioa
Hamar joko garestienak zeintzuk diren jakin nahi al duzu? Hemen duzu zerrenda. Bertan, besteak beste, Gran Turismo 5, Final Fantasy XII eta Killzone 2 azaltzen dira. Baina zein da garestiena?
Digital Battlek historiako hamar bideo-joko garestienen zerrenda kaleratu du eta Grand Theft Auto IV jokoa kokatu da lehenengo tokian.
Bigarren tokia, berriz, oraindik merkatura iritsi ez den joko batentzat izan da: Gran Turismo 5 (PlayStation 3). Hain zuzen ere, 60 milioi dolarreko aurrekontua du bideo-joko honek, dena den, aurrikusitakoaren arabera, dendetara iristen denerako zenbateko hori 80 milioi dolarrera igoko da.
Segaren Shemue jokoak bete du zerrendako hirugarren tokia eta honen atzetik kokatu dira Too Human, Metal Gear Solid 4, Halo 3 , APB eta L.A. Noire, hurrenez hurren.
Zerrenda ixten duten bi jokoak Final Fantasy XII eta Killzone 2 dira.