Itxi

Zalantzak

Huesca-Reala: 19ko deialdia

Ander Altuna

Zubieta

Ez dago garbi Labakak jokatuko ote duen eta badaezpada Cadamuro gaztea sartu du zerrendan entrenatzaileak. Prieto, Zurutuza eta Esnaola dira berritasunak.

Ezin daiteke ziurtzat jo Mikel Labakaren parte hartzea Huesca-Reala partidan (larunbata, 18:00etan) uneotan. Ezker iztar aldean dituen arazoak neurtzeko korrika aritu da batetik eta bestetik partidatxoan parte hartu du. Ondorioak ez dira argigarriak izan, ordea. Bistan da ez dagoela sasoi punturik egokienean eta jokatzekotan, egoerak bultzatuta izango da. Horren arabera, Sanseko atzelaria, Cadamuro frantziarra, aulkian eseriko da.

Badira nobedade aipagarriak Lasartek osaturiko zerrendan. Entrenatzaileak hala erabakita, Nsue, ezustean, eta Sergio kanpoan geratu dira. Gonzalez eta Ansotegiren hutsuneak jakinak ziren lehenagotik ere.

Txanponaren beste aldean, Xabi Prieto, Zurutuza eta Esnaola ageri dira. Azken horri dagokionez, hasieratik jokatzeko aukera izango du. Baita, Songo’ok ere. Gauzak hala, ustezko hamaikakoa honako hauxe da: Bravo, Martinez, Labaka, Esnaola, De la Bella, Rivas, Elustondo, Songo’o, Aranburu, Griezmann eta Bueno.

Albisteak (2)