Itxi

Atxiloketak Frantzian

Ares: "ETAren ustezko buruaren atxiloketa oso garrantzitsua da"

Erredakzioa

Aresek "lankidetza" eskatu die euskal herritarrei "betiko terrorismoarekin amaitzeko beharrezko "gizalegezko jarrera" izanez.

Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo sailburuaren ustez, gaurko atxiloketak "oso garrantzitsuak" dira, atzemandakoen artean ETAren ustezko "burua" eta, antza, Inaxio Uria enpresaburuaren eta Isaias Carrasco zinegotzi sozialistaren "hiltzailea" baitaude.

Halaber, Aresek "lankidetza" eskatu die euskal herritarrei "betiko terrorismoarekin amaitzeko beharrezko "gizalegezko jarrera" izanez.

Bilbon egindako prentsa aurrekoan, sailburuak Guardia Zibila zoriondu du, Frantziako poliziarekin batera, "terrorismoaren kontrako operazio garrantzitsu" honengatik.

"Ustezko terroristak atxilotzen direnean herritarrok pozik egon behar gara, besteak beste, pixka bat askeagoak garelako. Atxiloketa hauek oso garrantzitsuak dira ETAko ustezko burua eta ustez Inaxio Uria eta Isaias Carrasco hil zutena atxilotu dituztelako", esan du Aresek.

Halaber, atxiloketa hauekin "argi geratzen da terroristen atzetik ibiliko garela, atxilotu eta justiziaren esku jarriko direla", azpimarratu du.

Ildo honetan, polizia-gorputz ezberdinek "atsedenik gabe eta profesionaltasun oso lan egiten jarraituko dute terroristak harrapatu arte", esan du Aresek.

Gizalegezko jarrera

"Euskal gizarteari deitu nahi diot betikoz terrorismoarekin amaitzeko eta bakea eta askatasuna ezartzeko. Poliziaren lana ezinbestekoa da, baina gizarteak argüí izan behar du gure helburua zein den: betikoz terrorismoarekin amaitzea", esan du Aresek.

Albisteak (2)

Bideoak (1)