Elkarrizketa
"Egun On Euskadi"k Adolfo Txiki Muñoz hartuko du asteazkenean
Leire Etxazarra
EITB
ELAko idazkari nagusiak Aitzol Zubizarretaren galderei erantzungo die 8:30etatik aurrera.
Adolfo Txiki Muñoz izango da asteazkeneko "Egun On Euskadi" saioko gonbidatua. ELA sindikatuaren arduradun nagusia gaur egun guztion ahotan dauden gaien inguruan arituko da: krisi ekonomikoa, jubilazioa 67 urte bete arte atzeratzeko proposamena, lan merkatuaren erreforma, etabar. ETB-2ko saioan egunero izaten den solasaldirako tartean, berriz, Montse Ramirez, Amaia Artetxe eta Jose Mari Pastor egongo dira.
Bestalde, eta ohikoa denez, Vanessa Sanchezek eguneko albisteen errepasoa egingo du.