Martxoaren 29an hasita
Atxagak euskal kulturari buruzko eskola bi, Standforden
Redacción
'Visiting Professor of Basque Culture' bezala izango da eta graduondo batean eta aurregraduko batean arituko da, martxoaren 29an eta ekainaren 9an.
Bernardo Atxaga euskal idazleak bi eskola eskainiko ditu, martxoaren 29an eta ekainaren 9an, Standford unibertsitatean (Kalifornia, AEB). Graduondoko bat eta aurregraduko bat izango dira eta euskal kulturari buruz arituko da. ''Visiting Professor of Basque Culture'' bezala izango da bertan, Eusko Ikaskuntzat eta Estatu Batuetako unibertsitateak sinatutako hitzarmenari esker.&' || 'nbsp;
Graduondoan, 60eko hamarkadako Euskal Herriko aldaketa kultural eta politikoari buruz arituko da, lau figura aztertuz:&' || 'nbsp;Jorge Oteiza, Luis Mitxelena, Gabriel Aresti eta Mikel Laboa. Aurregradua euskararen presentzia kultural, sozial eta literaturari buruzkoa izango da.
Estatu Batuetako unibertsitate garrantzitsuenetarikoa da eta ez da lehen aldia Bernardo Atxagak bertan eskolak ematen dituela, bai ordea, ''Visiting Professor of Basque Culture'' bezala.