Itxi

BBVA Liga

Real Madrilek lidergoa 'lapurtu' dio Bartzelonari

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Madrildarrek 0-2koa irauli zuten Sevillaren aurka eta Barçarekin berdinduta daude puntuetara. Gol average orokorrak, ordea, lidergoa REal Madrilentzat dela dio.

Real Madril da BBVA Ligako lider berria bart Sevillari 3-2 irabazi eta Bartzelonak Almeriaren aurka 2-2 berdindu ondoren.

Manuel Pellegrinik zuzentzen duen taldea 0-2 galtzen hasi zen Sevillaren aurka, baina bigarren zatian markagailua irauli zuen 3-2 irabazteko. Orain, Bartzelona eta Real Madril puntu kopuru berdinarekin daude, baina gol average orokorrak lidergoa Real Madrilentzat dela dio. Hori bai, buruz buruko gol averagean Bartzelona da nagusi momentuz lehen itzuliko partidan 1-0 irabazi baitzion talde madrildarrari Camp Noun Ibrahimovicen golari esker.

2009. urteko azaroaren 29an galdu zuen lidergoa Real Madrilek. BBVA Ligako 12. ihardunaldian izan zen hori eta Bartzelonaren aurka galdu ondoren katalanek hartu zuten lidergoa. Hiru hilabete beranduago Real Madril berriro BBVA Ligako lidergoan da.