Itxi

Audientziak

"El Conquistador", ordutegi nagusiko liderra

A.E.

EITB

Atzoko saioak %25,9ko audientzia zatia izan zuen eta 228.000 ikus-entzule bataz beste.

Atzoko "El Conquistador del Fin del Mundo" audientzia buru izan zen beste behin ordutegi nagusian: %25,9ko audientzia zatia eta 228.000 ikus-entzule izan zituen bataz beste. Estreinalditik (urtarrilaren 10etik) hona Julian Iantzik aurkezten duen saioak %23,6ko sharea eta 206.000 ikus-entzule izan ditu, bataz beste.

Atzoko saioan, lan-taldean egindako jardun egokiari eta Mikelek eta Juanito Oiartzabalek emandako jarraibideei esker, Condorrek altxatu zuten berriro ikurriña. Ondorioz, Pumen taldeak batzarra pairatu zuen, baita dueloa eta kide baten agurra. Kasu honetan Estoniako Piret izan zen agur esan zuen lehiakidea.