Itxi

WQS Zirkuitua

Surfa: Aranburu aurrera eta Acero, kalera

K.I.

Erredakzioa

Zarauztarrak lehen postuan bukatu zuen bere txanda. Getxoztarrak, ordea, hirugarren bukatu zuen eta ez du txapelketan jarraituko.

Bigarren kanporaketako txandak burutu dituzte euskal surflariek Drug Aware Pro txapelketan, Margaret Riverren. Aritz Aranburuk aurrera egitea lortu du, Eneko Acero kanporatua izan da.

Aritz Aranburuk lau olatu hartu zituen bere txandan, bere aurrenekoa eta azkenekoa izan zituen onenak, 5.9 eta 6.6 puntukoak izan ziren. Txandako lehen postua eman zioten zarauztarrari. Besteak beste, World Tour zirkuitoko Adriano da Souza brasildarra menperatu zuen Aritzek.

Eneko Acerok hirugarren postuan amaitu zuen, honek ere lau olatu hartu zituen, 5.1 eta 5.67 puntukoak bi onenak. Munduko zirkuitoko sailkapenerako 651 puntu bildu ditu getxoztarrak.

Hirugarren kanporaketan egongo den euskal surflari bakarra Aritz Aranburu izango da.

BIGARREN KANPORAKETA

5. txanda

3 10.16 Adriano De Souza BRA
2 11.14 Romain Cloitre FRA
1 12.50 Aritz Aranburu EUK
4 7.73 Kiron Jabour HAW

6. txanda

2 11.73 Drew Courtney AUS
4 8.40 Marco Polo BRA
1 14.60 Marco Giorgi URY
3 10.77 Eneko Acero EUK

HIRUGARREN KANPORAKETA

3. txanda

Aritz Aranburu EUK
Marco Giorgi URY
Kieran Horn USA
Austin Ware USA

Albisteak (1)