Itxi

Gertaera

Sute batek Fadurako lehengo garagardotegia kiskali du, Algortan

I.G. | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Lokala Getxo Kirolak erakundeak kudeatzen du gaur egun. Kalte handiak izan ditu baina, zantzu guztien arabera, egiturak irmo jarraitzen du sutearen ostean.

Garagardotegiaren lokala Fadura kiroldegiaren ondoan dago. Irudia: Bizkaiko Suhiltzaileak

Sute batek kalte handiak eragin ditu gaur, asteartea, Fadurako (Algorta, Getxo) lehengo garagardotegian.

Udaltzaingoak eitb.eus-i jakinarazi dioenez, sua 14:40an piztu da eta, ordubete inguru geroago, suhiltzaileek kontrolpean zuten.

Bestalde, gertaerak trafikoan eragin du aldi batean, alegia, sua itzaltzeko lanetan zihardutenean, baina, garrak itzali dituztenean, errail guztiak zabaldu dituzte berriz.

Kalte handiak izan arren, egitura ez da ahuldu. Lokala Getxo Kirolak erakundeak kudeatzen zuen gaur egun; garai batean, herritarrei zabaldutako garagardotegia zen.

Suhiltzaileek ikerketa bat zabaldu dute gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko, eta sutea nahita eragindakoa izan den zehazteko.

 

Informazio gehiago (1)