Itxi

WQS Zirkuitua

Surfa: Margaret River amaitu, Tasmania hasi

K.I.

Erredakzioa

Asteartean hasiko da Tasmaniako txapelketa, sei izarreko proba izango da.

WQS zirkuituak ez du etenik. Larunbatean amaitu zen Margaret Riverreko txapelketa, 6 izar prime kategoriakoa. Asteartean hasiko da Tasmaniako txapelketa, 6 izarrekoa.

Australian Josh Kerr nagusitu zen, Taj Burrow menperatu zuen finalean. Lan oso ona egin zuena Aritz Aranburu izan zen, final-zortzirenetara arte iritsiz. Burrow izan zuen hain zuzen aurkaria, eta australiarrak ez zion aukerarik eman. Zarauztarrak 2057 puntu bildu ditu zirkuitoko sailkapenerako, emaitza ona.

O''Neill Coldwater Classic txapelketa burutuko da asteartetik igandera Tasmanian. Lehen kanporaketan sartuko dira uretara Indar Unanue eta Hodei Collazo. Bigarrengoan hasiko da lanean Aritz Aranburu.

Emakumezkoei dagokienez, Margaret Riverren Chelsea Hedges nagusitu zen, 2005ean munduko txapeldun izandako australiarra. Pauline Ado final zortzirenak arte iritsi zen.

Munduko zirkuitu bateratuko sailkapenean, hiru euskal surflari elkarrengandik oso hurbil daude, ondoen kokatua Hodei Collazo delarik. Emakumezkoen artean Pauline Ado bederatzigarren dago.

MUNDUKO ZIRKUITUA GIZONEZKOAK

1 Burrow,Taj(AUS) 15875
2 Hobgood,C.J.(USA) 10992
3 Durbidge,Bede(AUS) 9183
4 Smith,Jordy(ZAF) 8000
5 Monteiro,Raoni(BRA) 7366
6 Kerr,Josh(AUS) 7250
7 Hobgood,Damien(USA) 7134
8 Buchan,Adrian(AUS) 6670
9 Martinez,Bobby(USA) 6500
9 Reynolds,Dane(USA) 6500
49 Collazo,Hodei(EUK) 2563
50 Acero,Eneko(EUK) 2482
53 Aranburu,Aritz(EUK) 2358

MUNDUKO ZIRKUITUA EMAKUMEZKOAK

1 Hedges,Chelsea(AUS)3000
2 Fitzgibbons,Sally(AUS)2520
3 Palmateer,Felicity(AUS)2160
3 Wright,Tyler(AUS)2160
5 Bulard,Cannelle(REU)1920
5 Dupont,Justine(FRA)1920
5 Hareb,Paige(NZL)1920
5 Ho,Coco(HAW)1920
9 Atherton,Nicola(AUS)1800
9 Enever,Laura(AUS)1800
9 Ado,Pauline(EUK)1800
9 Blanchard,Alana(HAW)1800
19 Curren,Lee Ann(EUK)1440