Itxi

Iruzkina

Cameronek Business mailan joan nahi du; eta besteak, Turistan

Jesus Torquemada

Greziari ez liokete era horretako eskaririk onartuko, ezta beste kideren bati ere. Baina litekeena da Erresuma Batuari argi berdea ematea.

Erresuma Batua Europako Batasunaren baita pribilegioak dituen herrialdea izatea nahi du David Cameronek. Beste kideek baino eskubide gehiago eta betebehar gutxiago izatea. Gutxitu nahi ditu, adibidez, Erresuma Batuan bizi baina, Batasuneko beste herrialderen batetik iritsi diren langileen gizarte-laguntzak. Europako beste herriren batean bizi diren britaniarrek, ordea, herrialde horietako laguntzak jasotzeko eskubidea izango dute.

Londresek beste kideek konpromisoa hartzea nahi du: integrazio prozesuarekin jarraituz gero, bide horrek ez dezala Erresuma Batua kaltetu. Baina, trukean, Erresuma Batuak ez du hitzartu nahi bere erabakiek ez ditzatela gainerako Estatu-kideak kaltetu. Adibidez, finantza arloan. Ez du Londreseko Citya Europako araudien menpe jarri nahi. Beste hitzetan esanda, Londreseko bankuetako arduradunek nahi dutena egitea nahi du, eta benetan gertatzen ari dena da, Londresen egiten ari diren azpijokoek eragina izaten ari direla Europako gainerako bankuetan. Greziari ez liokete era horretako eskaririk onartuko, ezta beste kideren bati ere. Baina litekeena da Erresuma Batuari argi berdea ematea. Atzo, Angela Merkelek ezustean esan zuen britaniarren eskariak "beharrezkoak eta bidezkoak" direla.