Gaur, ETB-3n
Coldplay, 'Gazteak 20 urte' musika saio berriko protagonista
Luzia Zugadi
Erredakzioa
Gaztearen 20. urteurrena dela eta, ostegunero kontzertu ezberdinak eskainiko dituen saio berria estreinatu du ETB-3k.
Aste honetatik aurrera, ETB-3k musika saio berri bat estreinatuko du ostegun gauetan. Hain zuzen ere, aipatutako kateak astero-astero kontzertu bat emitituko du, 23:00etatik aurrera.
"Gazteak 20 urte" saioaren helburua, ikusleei zuzeneko ezberdinak eskaintzea izango da. Hori dela eta, apirilaren 7tik aurrera, estilo askotako musika kontzertuak eskainiko ditu. Hasteko, ostegun honetan, 2000ko uztailaren 7an Coldplay taldeak Belforteko (Frantzia) Eurockeennes jaialdian eman zuen zuzenekoa emango dute. Aipatutako kontzertua BBC-k grabatu zuen.