Ostegunean, 20:30ean
Caja Laboral-CSKA: Nahitaezko garaipenaren bila
Redacción
Baskoniak garaipena behar du bosgarren partida jokatu ahal izateko eta Final Fourrean egoteko.
Caja Laboral Baskoniak nortasuna eta lehiakortasuna erakutsi zituen berriz ere, eta zaleak lagunduta, Moskuko CSKA mendean hartu zuen asteartean (66-53), Euroligako final-laurdenetako laugarren partida behartuz. Ostegunean jokatuko da 20:30ean (ETB-1en eta Radio Vitorian) eta Dusko Ivanovicen taldeak garaipena soilik du buruaz.
CSKAk 2-0eko errenta zuen. Horrek Caja Laboral jokoz aldatzera behartu zuen eta aldaketa erabatekoa izan zen, zorionez. Orain bide beretik jarraitu beharko dute eta zaleen laguntzarekin batera Moskuko CSKA gainditu eta bosgarren partidan aukera guztiak jokatu.
CAJA LABORAL: Ribas, Teletovic, San Emeterio, Splitter, English; Singletary, Barac, Huertas, Herrmann, Oleson eta Eliyahu.
CSKA: Siskauskas, Langdon, Sokolov, Khryapa, PlaninicetA, Kaun, Holden, Vorontsevich, Ponkrashov, Mensah-Bonsu, Kurbanov eta Keiru.