BIZKAIA
5,8 milioiko aurrekontua onartu dute Ibarbengoako geltokiarentzat
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eusko Jaurlaritzak Sociedad Bilbao-Ria 2000, S.A. entitateari ere kreditu bat eman dio. Maileguek proiektuen aurrekontu beharrak ordainduko dituzte, eta bideragarritasuna bermatu.
Eusko Jaurlaritzak gaur, asteartea, 5,8 milioi euroko aurrekontu-saila onartu du Getxoko (Bizkaia) Ibarbengoa geltokiko aparkalekua eraikitzeko. Halaber, geltokiak Metro Bilbaora dituen irteerak ere ordainduko dituzte diru horrekin.
Gaur izandako bileran, Jaurlaritzak Sociedad Bilbao-Ria 2000, S.A. entitateari 1.499.700 euroko mailegu bat ematea adostu du.
Mailegu honek gizarteari begira proiektuek dauzkaten aurrekontu beharrak ordainduko ditu. Era berean, kredituak euren bideragarritasuna eta gastuak ere kudeatzen ditu.