Egoera gaiztotu da
Real Union-Elx (0-3): Kale egin dute irundarrek
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Iñaki Alonsoren taldearen hutsek eta epailearenek porrota ekarri die gipuzkoarrei, eta sailkapenean egoera okertu egin da. Salbazioa, urrun.
Real Unionek 0-3 galdu du Elxen aurka Stadium Galen eta porrot honen ondorioz jaitisrea postuetan jarraitzen du.
Partidak gol aukera asko izan dite eta epailea ere protagonista izan da. Iñaki Alonsoren taldeak bi aukera izan ditu lehen zatian. 25. minutuan Caballero atezainak area kanpotik eginiko jaurtiketa desbideratu du eta 27.ean estrategi jokaldia eragotzi du Elxeko defentsak. Real Unionek barkatu egin du eta 30. minutuan Marti Crespik 0-1ekoa sartu du. Hiru minutu beranduago epaileak legez kanpo utzi du Goikoetxearen gola jokoz kanpoko posizioagatik, baina aurrelaria ez zegoen jokoz kanpo. Horrenbestez, lehen zatia 0-1eko emaitzarekin bukatu zen.
Bigarren zatian Real Unioni beste gol bat legez kanpo uzti zioten. 54. minutuan Briten gola baliorik gabe utzi zuen. Hamar minutu beranduago Userok 0-2koa sartu zuen Elxentzat. Aldeak murrizteko aukera bikaina izan zuten irundarrek 75. minutuan. Epaileak penaltia adierazi zuen etxeko taldearen alde eta Enero Romok huts egin zuen. 80. minutuan Julik partida erabakita utzi zuen 0-3koarekin. Azkenean, punturik gabe geratu da Real Union.
Fitxa teknikoa:
0. Real Union:Otermin; Descarga, Lacruz, Gerlo, Gabarain; Beobide (Markel Robles, 64. min), Romo, Juan Dominguez (69. min, Quero); Abasolo, Goikoetxea (57. min,Sergio Francisco) eta Brit.
3. Elche: Willy;M.Crespi, Samuel, Tena, Raul Fuster; Saul (57. min, Ximo Navarro),Acciari, Usero, Wakaso (77. min, Javier Paños); Juli eta Esteban (84. min,Perera).
Golak: 0-1, 30. min: M. Crespi; 0-2, 62. min: Usero; 0-3, 79. min: Juli.
Epailea: Lesma Lopez.