Kontzertua
Celtas Cortosek bere hurrengo diskoa aurreratuko du gaur Donostian
Erredakzioa
Valladolideko taldea Victoria Eugenia Antzokian egongo da, 20:30etik aurrera; emanaldia hasi aurretik, Nacho Cano musikariak sari bat jasoko du.
Celtas Cortosek bere hurrengo diskoaren aurrerapen bat eskainiko du, klasiko zelta batzuetaz eta bere ibilbidean izandako zenbait arrakastaz gain, igandean, 20:30etik aurrera, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Kontzertu honetarako sarrerek 12, 15 eta 18 euroko prezioa dute (Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugeniaren txarteldegietan daude salgai, eta Kutxaren ohiko bideetan ere bai), eta Valladolideko taldea Cadena 100-en eskutik dator.
Celtas Cortosen emanaldia hasi baino lehen, Nacho Cano musikariak "Ciudadano 100" saria jasoko du, bere ibilbidearengatik eta bere alde solidarioarengatik.
Celtas Cortosek hogei urte daramatza arrakastaz gozatzen; taldeak, Victoria Eugeniaren webgunean azaltzen dutenez, hitzen zorroztasunak eta soinuaren freskotasuna izan dituzte ezaugarri.