Iruzkina
Errefuxiatuak: berandu eta txarto
Jesus Torquemada
Abian jarri duten operazioak ez du behar duen lan-taldea, ezta azpiegiturarik ere. Eta errefuxiatuen eskubideak beteko diren bermerik ez dago.
Greziatik Turkiara bidali dituzten errefuxiatuen deportazio prozesua berandu eta txarto hasi da. Badirudi errefuxiatuei Europara etorri ez daitezen esateko premia handia dagoela, bestela, euren jatorrira bidaliko dituzte. Eta horretxegatik jarri dute abian operazioa, behar den lan-taldea oraindik osatu gabe, azpiegitura nahikorik gabe, eta errefuxiatuen eskubideak beteko diren bermatu gabe.
Teorian, Grezian asilo eskaria egiten dutenak ezin dira automatikoki kanporatu, euren eskaria aztertu behar da, eta onartzen ez bada, orduan bidaliko lituzkete atzera bueltan. Baina, gauzak hasi diren bezala ikusita, ez dago batere argi hori beteko denik. Plana onartzeko Europar Batasunak emandako argudioa honakoa da: Greziatik Turkiara bidaltzen duten siriar bakoitzeko, beste siriar bat onartuko dute. Baina 72.000 errefuxiatuko muga jarri du; argi dago, nahikoa ez den zifra da. Tamalgarria da Europa bezala kontinente dirudun batek gerratik ihesi datozen pertsonengatik gehiago egin nahi ez izatea.