Iruzkina
Herbehereek 'ez' esan diote Ukrainari (eta EBri)
Jesus Torquemada
Europako beste 27 herrialdeek Ukrainarekin lortutako akordioa berretsi dute. Baina akordioa ezin da indarrean sartu 28ek hala berretsi arte. Beraz, Europar Batasunak beste arazo bat du.
Herbehereetako herritarrek Ukraina eta Europar Batasunaren arteko elkartze-ituna onartzen zuten ala ez erabaki zuten galdeketan eta ezezkoa gailendu da. 300.000 sinadura bildu zituen herri ekimen batek antolatutako galdeketa izan da. Askatasunaren alderdiak, etorkinen eta Europaren aurkako alderdiak, ezezko botoa eskatu zuen bisarik ez zuten ukrainarren iritsiera galarazteko.
Langileen alderdiak, ezkerreko alderdiak, ezezkoa eskatu zuten Ukraina herrialde ustela delako, eta, gainera, lurraldearen zati bat gerran dagoelako. Hala da,
herrialdearen ekialdea errebelde errusiazaleen esku dago, eta orain su-etena indarrean badago ere, gerra ez da amaitu.
Parte-hartzea txikia izan da, % 32, baina balezkoa izateko behar zuen % 30 gainditu du. Balezkoa bada ere, horrez ez du loteslea denik esan nahi. Kontsulta-galdeketa da, eta gobernua ez dago betetzera behartua, baina demokrazia ikuspegitik moralki behartua dago. Beste 27ek Ukrainarekin lortutako akordioa berretsi dute. Akordioa baina ezin da indarrean sartu, 28ek hala berretsi arte. Beraz, Europar Batasunak beste arazo bat du.