Munduko zirkuitua
Bodyboarda: Alex Uranga, Australian
K.I.
Erredakzioa
inal-hamaseirenetan sartuko da uretara zumaiarra, bere txandan, besteak beste, Jeff Hubard hawaiarra, iazko munduko txapelduna.
Australiako Soldiers Beachen munduko zirkuituko proba jokoan da. Parte hartzaileen artean Alex Uranga dago. Final-hamaseirenetan sartuko da uretara zumaiarra, bere txandan, besteak beste, Jeff Hubard hawaiarra, iazko munduko txapelduna.
Bestalde, bihar zen hastekoa euskal bodyboard zirkuitoa, Sopelanako Atxabiribile hondartzako txapelketarekin. Olatu faltagatik bertan behera gelditu da proba. Astebetez atzeratuko da proba, apirilaren 24an eta 25ean burutuko delarik.