Larunbatean, inauguratuta
Euskal zinema, protagonista Malagako Zinemaldian
Erredakzioa
Julio Medemek "Habitacion en Roma"rekin emango dio bukaera erakusketari datorren larunbatean, eta atzera begirako batekin omenduko dute. Lehiaketako hiru filmek ETBren partaidetza izan dute.
Malagako Zinemaldian euskal zinema protagonista izango da. Julio Medem zinemagile donostiarra Estatuko zuzendaririk garrantzitsuenak omentzen dituen atzera begirako batekin omenduko dute, eta Vacas, La ardilla roja, Tierra, Los amantes del circulo polar, Lucia y el sexo, La pelota vasca, la piel contra la piedra y Caotica Ana bezalako pelikulak emango dituzte, Medemen partaidetza izan dituzten film labur batzuetaz gain. Gainera, bere Habitacion en Roma pelikulak Sail Ofizialari bukaera emango dio, Urrezko Biznaga eskuratzeko lehian sartu ez arren. Erakusketa apirilaren 17an, larunbatean, hasi zen, eta hilaren 24ra arte egongo da zabalik.
Euskal Telebistak lehiaketako hiru filmetan izan du partaidetza: Bon Appetiten, El idioma imposiblen eta Rabian, hain zuzen ere. Unax Ugalde, Karra Elejalde eta Xabier Elorriaga euskal aktoreek aipatutako pelikuletan egin dute lan. Halaber, Josu Venero bilbotarrak, Tener el corazon en el lugar equivocado dokumentalarekin, Zinemaldiko irekitze-egunean hartu zuen parte, larunbat arratsaldean.