Itxi

KARMENAK

Barakaldok uztailaren 9tik 17ra arte hartuko ditu Karmengo jaiak

AITOR RUIZ | EITB.EUS

Leer en Castellano

Gurutzeta, Llano, Arteagabeitia-Zuatzu, Burtzeña, Errekatxo, Arrontegi eta Beurko-Bagatza auzoetako jaiek osatuko dute Barakaldoko jaien egutegia.

2014ko Barakaldoko Karmengo jaietako kartela. Artxiboko irudia

Barakaldok uztailaren 9tik 17ra hartuko ditu jai patronalak, Karmengo Amaren omenezkoak. Baina hainbat auzotan ere ospatuko dituzte jaiak; Errekatxo, Arteagabeitia-Zuatzu, Gurutzeta eta Beurko-Bagatza auzoetan, besteak beste.

Maiatzaren 15ean, Lutxana auzoan, Artzain Ona aldeko jaiek girotuko dute herria. Hilaren 12tik 15era, Gurutzeta auzoan izango dira festak. Horrez gain, maiatzaren 15ean, San Isidroko jaiak ere izango dira.

Ekainean, 19tik 28ra, Llano auzoan izango dira jaiak, eta Arteagabeitia-Zuatzun, 23tik 26ra.

Jai patronalak

Uztailaren 9tik 17ra, Barakaldon jai patronalak ospatuko dituzte, Karmenak; hilaren 25ean, Santiago apostolua omenduko dute; Retuerto auzoan, uztailaren 25etik 27ra izango dira, eta saninazioak, uztailaren 31n.

Abuztuan, 13tik 16ra, Roke Deunaren omenezko jaiak izango dira Errekatxo auzoan.

Irailaren 2an, San Antolin jaiak hasiko dira. Hilaren 5etik 8ra, Andra Mari jaiak izango dira Burtzeña auzoan, eta sanmigelak ospatuko dituzte irailaren 29an Errontegin.

Urriaren 15ean, Santa Teresa ospatuko dute Beurko-Bagatzan. Ospakizun horiek itxiko dute jaien denboraldia Barakaldon.

aldon.