Itxi

Finalerdiak, itzuliko partidak

Europa League: Dena erabakitzeke

Sara Lavado

Erredakzioa

Atleticok Anfield bisitatuko du joaneko partidan lortutako 1-0eko emaitzarekin eta Fulhamek "kantxa faktorea" baliatuta kanporatu nahi du Hanburgo.

Ostegun honetan ezagutuko ditugu Europa Leagueko finala (Hanburgon, maiatzaren 12an) jokatuko duten bi taldeen izenak. Dena erabakitzeke dago.

Atletico Madrilek garrantzi handiko 1-0eko emaitza lortu zuen Vicente Calderonen Liverpoolen aurka jokatutako neurketan. Forlanek 8. minutuan sartutako golak eman zion garaipena Madrilgo taldeari. Orain, Anfield bisitatuko dute Quique Sanchez Floresen gizonek. Bertan zaleen presioa ikusgarria pairatuko du Atleticok, hori ziur.

Beste finalerdian Fulhamek eta Hanburgok neurtuko dituzte indarrak. Joanekoan 0-0 bukatu zen partida eta oraingoan "kantxa faktorea" baliatuta finalerako txartela eskuratu nahi dute Londresekoek.

Hanburgon aulkian egongo da nobedade nagusia. Astelehenera arte bigarren entrenatzailea zen Ricardo Monizek hartuko du Bruno Labbadiaren lekua. Klubak bere kargutik kendu berri du.


Albisteak (1)