Materialarekin pozik
Buruz burukoa: Retegi eta Arretxe, gustura Labriten
Txetxu Urbieta
Erredakzioa
Labriten ordezkoen partida jokatuko dute biek larunbat honetan.
Julen Retegik eta Iker Arretxek ordezkoen partida jokatuko dute larunbatean Labriten. Retegi Gonzalezen lekuan arituko da eta Arretxek Aimarren hutsunea beteko du. Aurreneko jardunaldian berezkoek 22 eta 5 galdu zutenez, bi ordezko gazteek galtza-bete lan izango dute txapelketan aurrera egiteko.
Hori dela eta, bi gazteen asmoa jokatu behar dituzten bi partidetan onenen artean lekua badutela erakustea izango da.
Gaur Labriten egin duten pilota aukeraketa biak gustora gelditu dira.