Trafikoa
Garabi baten matxurak 10 kilometroko auto-ilarak sortu ditu A-8an
Erredakzioa
Eskuineko erreia moztuta egon da ia bi orduz Bilboko noranzkoan, baina orain ez dago trafiko arazorik.
Goizeko lehen orduetan trafiko arazoak izan dira A-8 autobidean Donostia parean garabi baten matxuragatik. 10 kilometroko auto-ilarak izan dira Bilboko noranzkoan, Ertzaintzak aditzera eman duenez.
6:20ak aldera matxuratu da garabia, Aieteko tunela eta Ondarreta artean, eta eskuineko erreia moztuta geratu da Bilboko noranzkoan.
Horren ondorioz, 10 kilometroko auto-ilarak sortu dira eta goizeko 8etatik aurrera desagertzen hasi dira. Orduan, beste garabi batek matxuratutako ibilgailua bidetik kendu eta errei biak ireki dituzte.