Itxi

Analisia

Donald Trumpen inguruan gertatzen den guztia sinestezina da

Baina hautagaia besterik ez da, zein behar du Peña Nietok bilera hori egiteko? Behar bada Trumpek mexikar guztiei barkamena eskatuko ziela uste zuen?

Donald Trumpen inguruan gertatzen den guztia sinestezina da. Nola liteke Mexikora joan izana aurretik mexikarrak larriki iraindu ostean? Lapurrak eta bortxatzaileak direla esan du behin baina gehiagotan.

Nola liteke, Enrique Peña Nieto, presidente mexikarrak gonbita egin izana? Trump Estatu Batuetako presidente izango balitz, bilera halabeharrezkoa izango litzateke.

Baina hautagaia besterik ez da, zein behar du Peña Nietok bilera hori egiteko? Behar bada Trumpek mexikar guztiei barkamena eskatuko ziela uste zuen?

Ba Peña Nieto inozo hutsa da. Mexikora egindako bisita laburrean, Trumpek soilik, mexikarrak errespetatzen dituela esan du, baina ez du barkamenik eskatu. Eta mugan harresia eraiki nahi duela berretsi du.

Trumpen hitzetan, Estatu Batuen intereserako da, baina mexikori ere onura egingo dio, diru, arma eta droga trafikoa kontrolatzeko baliagarria izango delako. Eta Peñak, sinestezina badirudi ere, arrazoia ematen dio. Nahiz eta, Trumpentzat harresiaren helburu nagusia pertsonen trafikoa kontrolatzea izan. Hau da, mexikarrak Estatu Batuetara sar daitezen ekiditea.

tezen ekiditea.

Albisteak (1)