Itxi

Iruzkina

Trump, sistemaren aurkako hautagaia

Jesus Torquemada

Errepublikanoaren hitzetan, sistema, alegia, beti-betiko politikoak eta beti-betiko enpresak azpikeriatan ari dira bere kontra.

Hobe azaroaren 8ko hauteskundeen emaitza argia izatea, eta hobe du Hillary Clintonek Donald Trumpi alde handiz irabaztea. Bestela, aurrekaririk gabeko krisi politikoa piztuko da Estatu Batuetan. Izan ere, Trump, eguna joan eta eguna etorri, aditzera ematen ari denez, bere kontrako iruzurra prestatu dute, eta, horregatik, ez hauteskundeen emaitza onartuko.

Sinesgaitza dirudien arren, Trump sistemaren aurkako hautagai gisa aurkezten ari da. Errepublikanoa negozio-gizon estatubatuarraren pertsonifikazioa dena, bada ez, aizue! ezetz! bera ez dator bat sistemarekin, eta aldatu egin nahi du. Horregatik sistema, alegia, beti-betiko politikoak eta beti-betiko enpresak azpikeriatan ari dira bere kontra. Eta inkesten arabera, milioika estatu batuarrek sinetsi dute hori.

2000. urtean oso krisi politiko larria saihestu zen, azkenean, Al Gore demokratak onartu zuelako porrota, George Bush errepublikanoaren aurrean.  Nahiz eta, gaur oraindik, hauteskunde haiei buruzko zalantza asko dagoen.

Trumpek mehatxu egin du: antzerako egoeran, berak bai,  sortuko luke krisi politiko larria.