Itxi

Heriotza

Jose Saramago idazlea zendu da

Erredakzioa

Idazle portugaldarra eta Literatura Nobel sariduna 87 urte zituela hil da, Lanzaroten duen etxean.

Jose Saramago idazle portugaldarra 87 urte zituela hil da gaur Lanzaroten. Bertan bizi zen 90eko hamarkadatik. Horrela jakinarazi dute Kanarietako Gobernuko iturriek.

12:30ean hil da Saramago, Lanzaroteko Tiaseko, etxean, organo anitzen oker bat dela eta, eta gaixotasun luze baten ondorioz.

Bere izena daraman Fundazioak agiri batean jakinarazi duenez, "bere familia inguratuta" hil da, "modu lasai eta barean agur esanez".

Portugaleraz idazten duen eta Nobel saria jaso duen idazle bakarra da José Saramago. Horrela, hizkuntza horren zabaltzaile garrantzitsuenetariko bat hil da. Gainera, bere lanak hainbat egitasmo sozial eta adaptazio artistiko inspiratu ditu. Bere hizkuntzak bizi zuen egoerarekin oso kritikoa izan zen, baina babesteko beharraz aritu zen. Saramagoren lanak portugalera munduan hedatzen lagundu zuten (hizkuntza horrek 230 milioi hiztun ditu mundu osoan).

Ensayo sobre la ceguera (1995) izenekoa pantaila handira eraman zuen Fernando Meirelles brasildarrak, Ciudad de Dios (2001) eta El Jardinero Fiel (2005) lanen egileak, hain zuzen ere.

Jose Saramagoren heriotza dela-eta bi dolu-egun nazional deitu ditu Portugalgo Gobernuak. Idazlearen gorpua larunbatean eramango dute Portugalera hegazkin batean. Gorpuzkiak Espainian gaubeilatzen ari dira.

Albisteak (1)

Bideoak (1)