Itxi

Iruzkina

Europa, urduri Trumpen garaipenarekin

Jesus Torquemada

Trumpek gobernu moderatua izendatuko balu giroa lasaituko luke, baina ez dirudi horrela izango denik. Bere aholkulari pertsonala misoginoa, arrazista eta homofoboa da.

Mundu guztia oso urduri jartzen ari da Trumpek irabazi ondoren. Mexikon, adibidez, oso kezkatuta daude presidente berriak Mexikoko etorkinen diru-transferentziak mugatuko ote dituen. Alegia, Estatu Batuetan bizi diren etorkin mexikarrek Mexikon bizi diren senideei bidaltzen dieten dirua mugatuko ote duen.

Beste herrialde asko kezkatuta daude Trumpek munduko merkataritzari mugak jarriko ote dizkion. Eta Europar Batasuna denagatik dago kezkatuta: merkataritzagatik, jakina, atzeraldi ekonomikorako arriskuagatik. Europako Banku Zentralak ohartarazi duen bezala, baina baita defentsagatik ere. Trumpek aditzera eman duenez, NATO ez da berarentzat beste presidente batzuentzat bezain garrantzitsua. Horregatik Europar Batasuneko Defentsa eta Atzerri ministroek bilera egin zuten atzo, elkarrekiko defentsa komuna nola hobetu aztertzeko. Trumpek gobernu moderatua izendatuko balu giroa lasaituko luke, baina ez dirudi bere lehen urratsak hortik doazenik. Bere aholkulari pertsonala, Etxe Zurian presidentearen bulegoan sarbide zuzena duena, Stephen Bannon izango da. Misoginoa, arrazista eta homofoboa da Bannon.

Bannon, arrazista, misoginoa eta homofoboa da.
Europan, eskuin muturrekotzat joko genuke, batere zalantzarik gabe.