Suteak
Hiru sute garrantzitsu, Nafarroako hegoaldean
Erredakzioa
Suteak Berbintzana, Leotz eta, garrantzitsuena, Bardeatan sortu dira eta dagoeneko kontrolpean daude.
Hiru sute garrantzitsu sortu dira Nafarroako hegoaldean. Nafarroako Gobernuko larrialdietako zerbitzuak bart hasi zituzten suteak itzaltzeko lanak Berbintzana, Leotz eta Aguadasko Barrutian, Arradako hegoaldean. Hirurak garrantzizko suteak dira baina goizeko 08:00etarako kontrolpean izan dituzte.
Gobernu Foralak jakitera eman duenez, Eguarasko Barrutiko sutea 04:20ean sortu da Bardeatako eremuan eta kontrolatzen zailena izan da.
Itzaltze lanak
Sua uztondo batzuetan hasi eta hortik zuhazti batera zabaldu da. Bertan lanean ari dira Azkoien, Tafalla, Tutera eta Cordobillako suhiltzaileak Nafarroako Gobernuko helicóptero batekin batera. Guztiak Nafarroako Larrialdietako Agentziak koordinatuta. Gainera Ingurugiro teknikoak eta bertako nekazariak suebaki bat zabaltzen aritu dira.
Berbintzanako sutean ere suak zuhazti bat harrapatu du eta bertan Lizarra, Lodosa eta Tuterako suhiltzaile taldeak ari dira, sua itzaltzeko prestatutako helikoptero batekin batera.
Leotzen, berriz, Tafalla, Zangoza eta Cordobillako taldeek lanean dihardute Nafarroako Gobernuak Sabatizan duen lursailean. Azken boladan baso berritze lanak egiten ari ziren bertan.