Itxi

Ustezko espioitza Araban

Pastor: 'Baliteke inplikatu gehiago egotea'

Erredakzioa

Politikari sozialistaren hitzetan, "tristea da alderdi politiko batek eskoltak espioitzarako aprobetxatzea eta ez ETAren mehatxuengandik babesteko".

José Antonio Pastor, PSE-EEko bozeramaleak Arabako politikariei ustez egindako espioitza kasuan salatutako ertzain biak baino jende gehiago inplikatuta "egon daitezkeela" adierazi du.Ordezkari sozialistak Euskadiko lehen talde sozialistaren 124. urteurreneko ospakizunean egin ditu adierazpen hauek.

Pastorren hitzetan, "momentuz", EAJko Araba Buru Batzarreko Aitor Telleriak ustezko espioitza kasuan zerikusirik izan duela nahiko argi dagoela dirudi. Hainbat informazioen arabera, EAJko buruzagi arabarrek egindako eroskeria delituen inguruko ikerketetan Telleriak zuen zerikusia aztertzen ari zirenean agertu omen ziren espioitzarekin loturiko dokumentuak.

"Ikusten ari garenaren arabera, espioitza sistemak elektronika aldetik nahiko sofistikatuak zeuden eta zaila da guzti hori pertsona biren esku bakarrik egon zitekeela pentsatzea".

Sozialisten ordezkariak eskaera bat luzatu dio EAJri: "Barne disciplina martxan jarrie ta jarrera serio bat hartu dezala, hori bat da normalizazio demokratikoaren perbertsioa alde batera utzi eta bide onera bueltatzeko aukera bakarra".


"EAJk azalpenak eman beharko ditu"


Pastorrek, gainera, kasu "oso larri baten aurrean" gaudela azpimarratu du. "Polizia alderdi politiko baten interesen zerbitzura jartzea Espainian inoiz gertatu ez den gauza da, hori diktadura garaietan bakarrik gertatzen da".

"Gauza hauek ez dira kasualitatez gertatzen. 30 urtetan boterean egon eta gero horrelakoak gerta daitezke, herrialdearen funtzionamendua era desegokian ulertzen da, gobernua bera, herria bera eta bestelako erakundeak EAJ alderdiarekin nahastuz".

Horren harira, sozialisten bozeramaleak "EAJk guzti honen inguruko azalpenak eman beharko ditu".