Itxi

Analisia

Frantzia: ondo aztertu beharko dira emaitzak

Jesus Torquemada

Boto zuri edo baliogabeek asko egingo dute gora, eta hori, protesta keinu gisa ulertu beharko da.

Datorren igandean Frantzian egingo diren presidentetza-hauteskundeetan, gauza askori adi egon beharko dugu.

Nola ez, azken emaitzari. Itxura guztien arabera, Frantziako presidente berria Emmanuel Macron izango da; baina ikusteko dago zenbateko boto aldearekin.

Macronen alde bozkatu beharrean, abstentziora egiteko erabakia hartu duten Frantzia Intsumisoko militanteek, boto baliogabe edo zuriek, ziurgabetasun faktorea eragin dute.

Frantzia Intsumisoko hautagaiak, Melenchonek, 7 milioi boto lortu zituen, boto emaile horiek guztiek ez dute abstentziora jotzeko agindua beteko, baina boto zuri edo baliogabeek asko egingo dute gora, eta hori, protesta keinu gisa ulertu beharko da.

Marie Le Pen ultraeskuineko hautagaiari ondo datorkio ezkerraren banaketa hori. Zenbat eta ehuneko baxuagoa lortu Macronek, Le Penek lortutakoa are handiagoa izango da.

Le Pen % 40ra hurbiltzen bada, garaipen pertsonal handia izango da berarentzat, baina, are gehiago, garbi geratuko da muturreko eskuina ondo finkatu dela Frantziako agertoki politikoan.

Frantziako gizartean dagoen ezinegona nabaria da, baina, hautagai bakoitzaren datu zehatzek, eta boto zuri eta baliogabeek, ezinegon horren erradiografia argiagoa utziko digute.

Albisteak (4)